XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EUSKALDUNGOA

Zauritutuko lorea, Pedro Sarriegik egindako antzerkia.

il honen 18-an antzeztua izan da Tolosako Iparragirre saloian.

Urnietako Egi billa taldekoak jokalari dirala.

Bizkaian ez dogu honako askorik ikusten.

Ez dok amairu talde ospetsuak kanta barri saio bat emon dau Iruñean.

Labrit frontoian.

Oberena taldekoak dohan eratutako jaialdi batean.

Festival internacional de Teatro jardunaldiak izan dira Donostian; baina ez dabe amaiera onik izan.

Azken egunean, ingelesak jardunean asteko ziranean, gazte talde aundi bat sartu zan saloian eta euren kontura artu zituen bazter guztiak.

Arrazoia zan, inoen eurak, zentsureak esku zabala izan ebala erbesteko teatro taldeentzat, oso estua barriz bertokoentzat.

Ta berbetan jarraitu eben tarteka kantatuaz.

Jende batzuek urten egin eben, baina gehienak bertan gelditu nahiko berandu arte.

Holantxe amaitu zan teatro jardunaldi hau, eta El Diario Vasco`k espectáculo bochornoso deitu eutson jokaera honeri.

JOC-ekoak argitaratzen daben Bilatzen boletinaren martxoko zenbakia dala ta, Eliz agintari eta JOC-eko buruzagien artean, alkarrizketa batzuek izan dira, aipatutako boletinean agertzen diran ideiei buruz.

Bilatzen hori euskeraz eta erderaz idatzitako kuadernu bat da, eta multikopiazko 100 orrialdi ditu.

Hable Vd. euskera izenburuarekin argitaratu dau Luis Carandell-ek artikulu zeharo interesgarri bat Triunfo aldizkarian (2-V-70) Gipuzkoan 62 ikastola dirala dino.

Bizkaian 32, eta Nafarroa ta Araban askoz gutxiago.

(2.000.000 peseta emon izan ditu isilean Iruñeko jaun batek.

Ruandan arí diran misiolarientzat.

Iruñeko San Inazio elizan, mendigoizaleak eraturik, mezea euskeraz entzun ahal izango da, larunbat guztietan, iluntziko 6,30-etan.

Orain bat, Biarritzeko dantzari taldea Israelera joan da; dantzaldi batzuek egitera, Estadu haretako liberazino jaietan.

Gulf ameriketar etxea da, jakina danez.

Bilboko portu barria ta petrolio errefineria egitekotan dabilena.

Azken denboraldi honetan, ostera, ez egitea erabagi dauala entzuten da.

Hau honan izanik, Bilbotik Baionarako autobidea egiteko lanak be asko otzitu dirala entzuten dogu.

Andereñoentzat itzaldiak egon dira Bilbon.

Pasiotarren etxean: Euskalerriaren geografia eta kondairaren batasun planteamentu bat, J. L. Lizundiak.

Gaurko Literatura.

Abel Muniategik.

XIX ta XX-garren Mendeetako Kondaira.

Monrealek.

Eta Literatura Klasikoa, X. Kintanak.

El carlismo alavés y la guerra civil (1872-1876).

Izenburu hau daroa.

Julio Arostegui arabar eskritoreak laster argitaratuko dauan liburuak.

Batasunaren Kutxa izenburuarekin laster batean argitaratuko dau LUR-ek liburu bat.

Bertan agertzen dira Baionako Manifestua ta Ziná, Luis Mitxelenaren itzaurrea, Ortografia, Deklinabidea Aditzá eta iztegi bateratua.

H-zaleok, esan dau Arestik, zerbait egiten dogu.

Kontrakoak ez dabe ezer proposatzen.

Bergaran, euskal kantari saio bat egon da Mendekoste jaietan Lurdes Iriondo, Xabier Lete, Estitxu.

Zaigor irukoteak eta Luis Amilibiak parte artu eben.

Ez dok amairu taldekoei proposamentua egin eutseen, Laudioñ erdal kantari batzuekin nahastean kantatzeko; baina eurak uko egin eben.

Antonio Palenzuela, Segoviako gotzainak ezkondu zituan erri haretako espetxean dagoan Txomin Ziluaga eta Izaskun Larreategi, biak bilbotarrak.

Natxo de Felipe bilbotarrak, berak bakarrean, kantu saio batzuek emon izan ditu Lasarten, Bilboko Juventus-en eta Markinan.

Anjel Zelaieta.